Trampoline parkera sartzeak arau hauek betetzea dakar

  • Erabiltzaile bakarra ohe elastiko bakoitzean.
  • Jolas-gunera jan-edanik ez sartu.
  • Balio handiko gauzarik ez sartu.
  • Ezin da kanpoko edaririk ekarri instalaziora.
  • Erabiltzaileen gauzaren bat galtzen, hausten edo ebasten bada, saltoka jump ez da arduratuko.
  • 5 urte baino gutxiagoko haurrak ezin dira sartu pertsona heldu (18 urte baino gehiagoko) batek haien kargu hartzen ez badu eta betiere lagundurik izan beharko dute.
  • Erabiltzaile bakoitzak adinaren arabera dagokion gunean ibili beharko du.
  • Jolas-gunera sartzeko ezinbestekoa da galtzerdi irristagaitzak janztea. galtzerdi irristagaitzik ez baduzu, saltoka jump instalazioan neurri guztietakoak dituzu eskuragarri.
  • Guztiz debekaturik dago piruetak, jauzi nagusiak eta zure osasuna nahiz beste erabiltzaileena arriskuan jar dezaketen halako ariketak egitea.
  • Daloiek dagokien jolas-eremuan egon behar dute.
  • Debekaturik dago babesgarri bertikaletatik eskalatzea.
  • Monitorea da jolas-guneko agintaritza duena eta erabiltzaileak jolas-gunetik kanpora litzake erabiltzaileek arauak beteko ez balituzte, instalazioak gaizki erabiliko balituzte edo ongi jokatuko ez balute.
  • Erabiltzaile bakoitzak ardura du jauzika ibiltzean eta jolasean aritzean izan litzakeen istripuez eta beste erabiltzaileei eragin liezazkiekeen istripuez. Gure instalazioetan jauzika ibiltzea beti da erabiltzaileen konturako eta arriskurako. Adingabeen kasuan, trampoline park instalaziora sartzea eta erabiltzea baimendu dien helduak (aitak edo amak edo harekin dagoen pertsona helduak) hartuko du arriskuaren kargua. Adingabeen zaintza beti dagokie aitari, amari edo haurrekin saltoka jump instalaziora sartu diren helduei. Saltoka jump instalazioak ez du erabiltzaileen zaintza zerbitzurik ematen, adingabeak izan ala ez. Jolas-gunera sartzeko gutxieneko adina 5 urte dira, haur txikiendako gunean sartzeko izan ezik, gune hori 2 eta 4 urteko haurrentzat baita.
  • Ez ibili jauzika osasun arazorik edo lesiorik baduzu, alkoholik edo drogarik hartu baduzu edo haurdun bazaude.
  • Apar-gomazko igerilekura jauzi egin baino lehen ziurta ezazu inor ez dagoela eta inoiz ez egin jauzi bi lagun edo gehiago batera.
  • Guztiz debekaturik dago apar-gomazko igerilekuan gelditzea jauzi egin eta ondoren edo gladiatore-jokoaren igerilekuan erori eta gero.
  • Saltoka jump instalazioak norberaren segurtasuna edo beste erabiltzaileena arriskuan jartzen duena instalaziotik kanpora lezake dirurik itzuli gabe.
  • Inork trampoline park erabiltzen badu, portaera segurua ezagutu behar du. Erabiltzailea ez bada bere jardueraren jabe edo horren gainean zalantzarik badu, saltoka jump instalazioko langileei informazioa eskatu behar die, betiere hartzen dituzten erabakiek eta egiten dituzten ekintzek dakartzaten arrisku eta ondorio guztien ardura erabiltzaileek beraiek hartzen dutela.
  • Apar-gomazko igerilekura zutikako, sabeleko edo bizkarreko jauzia egin daiteke, baina behin ere ez buruz jauzi.

Ohe elastikoen guneko arauak

  • Aldiko erabiltzaile bakarra ohe elastiko bakoitzean.
  • Egin jauzi tranpolinaren erdian.
  • Jauzi egiteko gunean ezin da korrika egin.
  • Utzi tartea beste erabiltzaileengandik eta arretaz ibili, txikiekin batik bat.
  • Debekaturik dago segurtasuneko paretei nahiz-sareei heltzea edo haietatik eskalatzea.
  • Ez bultzatu beste erabiltzaleak eta ez eragotzi.
  • Ezin da buruzgain aritu itzulipurdika edo txilinbueltaka edo beste akrobazia arriskutsuak egiten apar-gomazko igerilekutik kanpo.
  • Debekaturik dago apar-gomazko igerilekura buruz jauzi egitea.
  • Jauzi egin eta ondoren apar-gomazko igerilekuaren atzeko aldetik atera.
  • Ez egin jauzi apar-gomazko igerilekura barnean inor ez dagoela ziurtatu arte.
  • Saltoka jumpek ohartarazten du ohe elastikoan jauzika aritzeak lesio konponezinak, are heriotza ere, ekar litzakeela.
  • Jarraiki aldi oro gure monitoreen oharpenei.

Dodgeball gunea erabiltzeko arauak

  • Ez atera baloirik saretik kanpo.
  • Ez eskalatu ohe inklinatuetatik.
  • Begirunez aritu jolaskide txikiekin.
  • Jarraiki beti monitorearen oharpenei.

Ninja warrior guneko arauak

  • Itxaron ezazu zeure txanda jolasa hasteko.
  • Begirunez aritu beste erabiltzaileekin.
  • Debekaturik dago sare gainean igotzea.

Apar-gomazko igerilekua erabiltzeko arauak

  • Apar-gomazko igerilekuak 1,5 metroko sakonera du.
  • Debekaturik dago buruz jauzi egitea.
  • Jauzi egin baino lehen, ziurta ezazu salto egingo duzun lekuan inor ez dagoela.
  • Itxaron zeure txanda eta banaka jauzi egin.
  • Atzeko pasabidetik atera igerilekutik.
  • Ez atera kuborik igerilekutik, ez eta bota ere beste erabiltzaileei.
  • Jarraiki beti monitoreen oharpenei.

Rokodromoa erabiltzeko arauak

  • Ez heldu goiko sareari.
  • Ez pasatu beste eskalatzaile baten azpitik edo gainetik.
  • Ez bultzatu ez eragotzi beste erabiltzaileak.
  • Eskalada-murrutik jaitsi baino lehen, ziurta ezazu behean inor ez dagoela.
  • Eskalada-murrutik katuka jaitsi, ez salto batean.
  • Jarraiki beti monitoreen oharpenei.

Parkour gunea erabiltzeko arauak

  • Debekaturik dago 7 urtetik behekoak 1,5 eta 2 metroko goiko aldera igotzea.
  • Goiko aldeetan begirunez aritu beste erabiltzaileekin trumilka erortzeko arriskua baitago.
  • Ez egin jauzi erlaitzetatik ohe elastikoan beste erabiltzaileren bat badago.
  • Beti egin jauzi zutik eta zangoak pixka bat tolesturik.
  • Debekaturik dago erlaitzetatik akrobazia arriskutsurik egitea, buruzgain jauzi egitea itzulipurdika edo txilinbueltaka.
  • Kasu eman erlaitz altuetatik egiten diren jauziekin.
  • Jarraiki beti monitoreen oharpenei.
  • Erabilera desegokiak edo parkour gunean akrobaziak egiten saiatzeak lesio larriak, are heriotza ere, ekar litzake.
  • Saltoka jumpek ez du erabiltzaileen jokaera desegokiak edo arduragabekeriak eragindako istripuen ardurarik hartzen.